Maizek bigarren mailako trinketeko banakako finala jokatuko du bihar

Aiurri 2019ko mar. 23a, 15:37

Artxiboko irudia.

Lizasok eta Urbietak lehen mailako Udaberri Txapelketako finala galdu zuten atzo 22-21eko markagailuarekin.

Lapurdin du finala Eneko Maiz pilotari billabonatarrak Hualderen aurka, 16:00etan. Hirugarren mailan hasi behar izan du denboraldia Maizek eta kolpe batez bigarren mailako finala jokatuko du. Irabaziz gero lehen mailarako txartela lortuko du.

Lizasok eta Urbietak galdu

22 eta 21 galdu zuten atzo lehen mailako Udaberri Txapelketako finala Lizasok eta Urbietak Matxinandiarena eta Elizegiren aurka. Partida osoan erakustaldi ederra eman zuten. Lizasok aurrean erraz amaitu zituen tantoak, eta Urbietak defentsan zein erasoan ikusgarri jokatu zuen. Partida erditik aurrera nekearen ondorioz pilota batzuk galdu zituzten; 20-16 eta 21-20 aurretik joan ziren arren galdu egin zuten. Matxinandiarena-Elizegi Tartaloetxeko bikoteak defentsako lana egin zuten eta partida osoan pilotarik galdu ez zutelako lortu zuten irabaztea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!