Amasako Iturrigoxo jatetxeko ustiapen lizitazioa kaleratu du udalak

Aiurri 2019ko mar. 27a, 15:12

Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 9an amaituko da, 14:00etan. Helburua maiatzaren hasieran ustiapen kontratuaren adjudikazioa burutzea da.

Kontratuaren aurrekontua 181,50 eurokoa (BEZa barne) da, eta emakidadunak hileroko kopuru ekonomiko bat eman beharko dio Amasa-Villabonako Udalari kontzeptu moduan ustiapenaren kanona erabiliz.

Erabilera hori egiteko interesa duten pertsona edo taldeek, apirilaren 9ko 14:00ak arte izango dute epea eskaera aurkezteko; ondoren, bilera antolatuko da kontratazio mahaiarekin. Behin bilera burutu ondoren, udalak baldintzak betetzen dituzten pertsona edo enpresa guztiei gonbidapena bidaliko die 10 egunetan proposamenak aurkeztu ditzaten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!