Oriamendiko etxebizitza soziala inauguratu du Amasa-Villabonako Udalak

Aiurri 2019ko mar. 28a, 12:18

Oriamendi auzoko 6. zenbakian kokatzen da etxebizitza soziala. Etxea galdu edota egoera kritikoan daudenentzat pentsatutako larrialdi etxebizitza da.

Ondorengo kasuetan pairatzen dituzten pertsonek bizi ahal izango dute Oriamendiko etxean: judizialki etxea galdu dutenek; beren etxebizitza erortzeko zorian dutenek; tratu txarrak pairatzen ari direnek; katastrofe, sute, uholde edota antzerako fenomenoen ondorioz etxebizitza utzi behar izan dutenek eta bestelako larrialdi egoerak sufritu dituztenek.

Maite Izagirre Amasa-Villabonako alkateak azaldu duenez, "aldi baterako etxebizitza denez, egonaldiak gehienezko iraupena izango du". Gainera, etxean sartu ahal izateko Gizarte Zerbitzuetako profesionalen balorazioa eta agindu teknikoa burutuko direla gehitu du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!