Isurketa berria Oria ibaian

Jon Ander Ubeda 2019ko mar. 30a, 10:46

Isurketa berria Villabona-Elbarrenako lurretan dagoen Oria papertegian. Eguzkik egoera salatu du.

 

 Eguzki talde ekologistak egoera salatu du: “Zoritxarrez, ez da gertaera berria. 2017ko udaberrian izan zen beste isurketa bat. Orduko hartan segurtasun neurriek huts egin zutela adierazi eta arazoa konponduko zutela agindu zioten Ura agentziari”. Aurreko hartan Asteasu errekan izan zen isurketa, eta Oria ibaian amaitu zuen. Oraingoan zuzenean Oriara egin da isurketa. Eguzkikoak argudioan zain daude, “zain gaude, horrelako enpresak oso trebeak baitira aitzakiak topatzen. Guri ezinezkoa iruditzen zaigu horrelako isurketekin jarraitzea. Administrazioak behar dituen neurriak hartu beharko ditu, enpresa horiei estutzeko”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!