Enjoy English programari buruzko bilera informatiboa egingo da apirilaren 1ean

Aiurri 2019ko api. 1a, 12:59

Herritik mugitu gabe jatorrizko ingeles hiztunekin udan ingelesa ikasteko aukera paregabea eskaintzen du Enjoy English programak eta aurreko urteetan bezala, Zubimusu Ikastolak, Ikastolen Elkartearekin bat eginez, ingelesa praktikatzeko aukera eman nahi die ikastolako eta herriko ume guztiei. Horregatik Enjoy English programaren inguruko bilera informatiboa antolatu dute. Gaur arratsaldean, apirilaren 1ean izango da 17:30ean, Txermingo eraikineko jangelan.

 

Aurten programa berrituarekin dator, gainera. Enjoy English 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako eskaintza da. Saioak ekainaren 24tik uztailaren 19ra izango dira goizeko 09:30etik 13:30era. Haurrek aukera izango dute bi, hiru edo lau astez parte hartzeko. Izen-emate epea zabalik egongo da maiatzaren 3ra arte.

Enjoy English programak garrantzia berezia ematen die kanpo ekintzei eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eskaintzeari. Ingelesez komunikazio gaitasuna lantzea, neska-mutilek ingelesa egoera errealetan erabiltzea eta zeharkako konpetentziak lantzea dira helburu nagusiak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!