Arratsaldeko 18:00etan Txermingo ikastolako jangelan, taldetan banatuta, hainbat galde erantzungo dituzte bertaratutakoek, komunikazio ildoak zehaztuz eta leloa definitzen hasiz. Galdera nagusia, 'Zer balio landu nahi ditugu Kilometroak jaiaren prozesuan zehar?' izango da. Haurrentzat zaintza zerbitzua egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek eta parte hartzeko deia ere luzatu dute.