Ia 1500 lagun Aizkardiko 51. Mendi ibilaldian

Aiurri 2019ko api. 3a, 10:08

Aizkardi

Joan zen martxoan 31n, 51. Mendi ibilaldia antolatu zuen Aizkardi mendi elkarteak. Urtero legez, erantzun bikaina izan zuen; 1417 mendizalek hartu zuen parte guztira. 999k ibilaldi motzean (25 kilometro) eta 418k luzean (44 kilometro). Eguraldi bikaina lagun, gozatu ederra hartu zuten mendizaleek Ernio mendiaren bueltako ibilbidean. Aizkardi mendi elkarteko kideek eskerrak eman nahi dizkiete ibilaldia antolatzen lagundu zieten guztiei: babesleei, bolondresei, laguntzaileei nahiz mendizaleei beraiei.

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!