Mikel Urdangarinen kontzertua, larunbatean Amasan

Ainhoa Gil 2019ko api. 3a, 10:17

Amasako San Martiin de Tours, Udalaren Kultur Sailak antolatutako lehen mailako ikuskizun musikalaren eszenatoki bihurtuko da beste behin. Oraingoan, Mikel Urdangarin musikari zornotzarra izango da gonbidatua, Nika Bitchiashvili biolin-jotzailearekin batera. Kontzertu berezi honetarako sarrera doakoa izango da.

 

 Jada 11 disko kaleratu ditu, gaur egungo musika euskaldunaren ordezkari nagusienetako bat delarik. “Badira hiru aste” edo “Anek idatzi dit zutaz” bezalako abesti arrakastatsuen autoreak, gizakiaren barnealdea ikuspuntu xamurrarekin begiratuz, bakardade eta ahultasunak aztertzen dituen “Margolaria” bere azken diskoa aurkeztuko digu kontzertuan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!