80 pertsonak hartu zuen parte eta Kilometroak jaiaren prozesuan zehar landu nahi dituzten balioak definituz, hainbat galderari erantzun zioten bertaratutakoek. Leloa aukeratzeko proposamenak ere egin zituzten amaieran. Antolatzaileak gustura geratu ziren lehen deialdiak izan zuen erantzunarekin.
Era berean, Pintxo Tertuliaren aurretik, Zubimusu Ikastolak aukeratu duen dinamizatzailea aurkeztu zuten. Gaizka Ezeiza billabonatarrak izango du ardura hori. Erronka eta ohore modura hartu du Gaizkak irailetik aurrera hartuko duen kargu berria. “Beste era bateko lana izango da, lan handia, baina motibatzailea, eta ikasteko baliagarria. Ez nago kexatzeko”, adierazi du. Elkarrizketa irakurgai apirilaren 27an kaleratuko den Aiurri aldizkarian.