Opera emanaldia eta Rita antzezlana

Aiurri 2019ko api. 10a, 12:02

Aida operaren emanaldia eskainiko dute bihar, apirilak 11, 20:00etatik aurrera. Igandean berriz, Rita antzezlana izango da ikusgai.

Apirilaren 11an, arratsaldeko 20:00etan, 2019ko “OĢpera pantailan” denboraldia inauguratuko da Giuseppe Verdi konpositore italiarraren AIDA ikuskizunaren proiekzioarekin. Obra honek, Egiptora esklabu moduan eramandako, izen bereko, printzesa etiopiarraren inguruko istorioa kontatzen du.

Igandean euskarazko antzerkia

Udaleko Kultur Sailak, “Rita” antzerkia programatu du igande honetarako, hilak 14 (arratsaldeko 19:30ean). Joseba Apaolaza eta Aitziber Garmendia protagonista moduan dituen ikuskizuna aurkeztuko digu TXALO produkzioa konpainiak. Unibertsitateko irakasle goibel eta ile- apaintzaile baten arteko harremana lantzen du istorioak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!