Sin Mala Intencion taldearen disko berriaren grabaketa

Aiurri 2019ko api. 26a, 12:34

Zutik: María Soriazu (baxua), Gorka Urra (ekoizlea) eta Andoni García (gitarrak). Makurturik: Gorka L.P. (abeslari eta konpositorea) eta Ibai Ros (bateria). Argazkia: Iker Gutiérrez.

“Esas cosas” argitaratu eta hiru urte ondoren, joan zen astelehenean, apirilak 22, Sin Mala Intención pop-rock talde gipuzkoarraren bigarren diskoaren grabaketa hasi zen. Gorka L.P. musikari eta konpositore billabonatarra buru duen taldea, Oiartzungo Lezoti estudioetan ari da lanean, bertan grabatuko dituzte diskoa osatuko duten 11 abestiak (10 abesti berri eta bertsio bat), Gorka Urraren ekoizpenarekin.

Grabaketan parte hartuko duen taldearen oinarria Andoni Garcíak (gitarrak), María Soriazuk (baxua) eta Ibai Rosek (batería) osatzen dute, eta Fredi Peláez (teklatuak) eta beste hainbat musikarirekin batera diskoari forma emango diote, udara ondoren argitaratuko delarik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!