Errebote plazaren gaueko itxura berria

Aiurri 2019ko mai. 2a, 10:35

Amasa-Villabonako Udaleko kideek Errebote plazako lanen berri igorri dute. Obrek erritmo onean aurrera jarraitzen dutela eta garapen hori bereziki gaualdean nabari dela nabarmenduz. "Pilotalekuko eta udaletxeko pintaketa lanak amaitu ostean, argiztapen berriak itxura berritua ematen dio plazari, estetikoki nabarmen hobetuz eta lekuaren elegantzia balioan jarriz. Ez dezagun ahaztu Erreboteko Plaza gure herriaren irudi sinbolikoa dela eta eragileak batzen diren gune kultural, kirol, ekonomiko eta politikoa. Aste gutxitan lanak erabat amaituko dira".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!