Larre irekiera eta hegaztien erakustaldia Komizarren

Ainhoa Gil 2019ko mai. 2a, 11:05

Amasamendiko larreen irekiera ekitaldia egin zuten atzo Komizarren. Negua amaituta, larrera ateratzeko garaia iritsi zaie abere eta behiei. Hori ospatzeko, ekitaldi ezberdinak egin zituzten Komizarren. Jende asko gerturatu zen bertara.

Hegaztien erakustaldiak jende askoren ikusmina sortu zuen. Zapelaitz, arrano, hontz edota mozoloek begirada asko erakarri zituzten. Haiekin argazkiak ateratzeko aukera ere izan zuten Komizarrera gerturatu zirenek. 11:00etarako zegoen iragarria larre irekiera ekitaldia, eta ordurako jendetza zegoen Komizarren. Eguraldiak lagunduta, ehunka herritar gerturatu zen bertara.

Udan bertan izango diren behi, zezen, txekor, zaldi, behor eta muxalak ekarri zituzten Komizarrera, jendearen gozamenerako.

Ondoren, salda beroa eskaini zieten nahi zuten guztiei eta baserritarrek hamaiketako ederra egin zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!