2019/05/04 15:00

Txapelketa

Eneko Maiz

Eneko Maiz
Hendaiako pilotalekua, Amasa-Villabona

Datorren larunbatean, maiatzak 4, Eneko Maiz pilotari billabonatarrak, Gipuzkoa ordezkatuz, Federazioen arteko GRABNI txapelketako finala jokatuko du. Finala, trinketean banaka, nagusi mailan, Hendaian jokatuko da arratsaldeko 15:00etan hasiko den jaialdian. Aurkaria Aspuru izango du. Bizkaiko pilotariari ligaxkan Maizek 40-39 irabazi zion, beraz final estua espero da.

 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!