Migel Zeberio da ikuskizunaren zuzendaria. Agurtzane Intxaurraga dramaturgia eta eszena zuzendaria. Eneko Gil eta Agurtzane Intxaurraga arduratu dira koreografiaz. Jose Antonio San Migelek egin du musika konposaketa. Juan Kruz Igerabidek idatzi ditu testuak. Virginia Ameztoy arduratu da arroparen diseinuaz...
Miren Gojenola eta Iñigo Aranburu arituko dira aktore lanetan eta Maika Etxekopar abeslari gisa.
Musikarien artean, Et Incarnatus orkestra, Gorka Benitez saxoan, Euskal Barrokensemble, Eresargi eta Eresargi Txiki abesbatzak, Xabier Berasaluze 'Leturia', Leire Berasaluze eta Kristina Aranzabe, Astiasaran trikitilariak, Little Martin DJ, Nikotina rapeatzailea.
Dantzarien artean, Oinkari dantza taldeko kideak, Noemi Viana (dantza garaikidea), Thiago Luz Almeida eta Caio Herike de Souza (break dance).
Oihana Iguaran eta Amaia Agirre bertsolariak arituko dira bertsotan eta, besteak beste, bertan izango dira erraldoi eta buruhandien Besamotza konpartsako kideak ere.
Sarreren zozketa
Xabier Mendizabal billabonatarrari eta Lurdes Usandizaga asteasuarrari egokitu zaizkie Aiurri aldizkariak, Amasa-Villabonako Udalak eskainita, zozketatutako bina sarrerak.