Amasa-Villabonako historiaren pasarte ugari orainera ekarri zen atzo gauean 'VAgera herri bat' ikuskizuneko lehen emanaldian. Dantza, kantua, musika, bertsoa edota antzerkia uztartuz, Gaztelaren konkista, Amasa eta Villabonaren arteko batasuna, Karlistadak, industrializazioa, Errepublika edota Gerra Zibila antzeztu zituzten protagonistek. Goxo, zainduta, hilabetetan egindako lan handiaren emaitza izan zen atzokoa. Txalo zaparrada beroa jaso zuten ikusleen aldetik. Gaur, maiatzak 4, bigarren saioa eskainiko dute, ordu eta leku berean; 22:00etan, Olaederra kiroldegian.