Andoain 2-1 nagusi, Herriarteko joaneko lehen jardunaldian

Ainhoa Arozena 2019ko mai. 4a, 12:06

Villabona eta Andoain buruz buru aritu ziren atzo arratsaldean Herriarteko Txapelketako joaneko lehen partidan. Andoaingo taldeak bi partida irabazi zituen, bat Villabonakoak.

Kadetetan, Eneko Beloki eta Iker Uria andoaindarrak 22-16 gailendu zitzaizkien Eñaut eta Oier Aranburu billabonatarrei. Jubeniletan ere andoaindarrentzat izan zen garaipena. 22-9 irabazi zieten Urtzi Artola eta Eneko Gomez andoaindarrek Koldo Jauregi eta Aimar Iraola billabonatarrei. Nagusi maila, berriz, Eneko Maiz eta Mikel Otaño billabonatarrek irabazi zuten 22-11, Aritz Eskudero eta Imanol Usandizagaren aurka. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!