Altuna y Uría S.A. enpresa azpeitiarra izango da lan hauek burutzeko ardura izango duena.
SACEM zubiko lanak maiatza amaieran edo ekaina hasieran ekingo dira eta zubi zaharraren fisionomia berrituko dute goitik behera. Zoladura berria, korten altzairuaz eginiko alboak, argiztapen handiagoa eta bereziki, bere 80 urteko historian lehenengo aldiz eta segurtasunean irabaziz, trafikoarentzako eta oinezkoentzako bereizitako eremuak izango ditu fisionomia berri honek".