Realeko jokalariek Arratzainen egin dute entrenamendua

Aiurri 2019ko mai. 22a, 12:57

Amasa-Villabonako Udalak nahiz Billabonako Futbol Kirol Elkarteak oroigarri bana oparitu diote taldeari, eta taldeak ere biei itzuli die beste bi opari.

11:00etan iritsi da Realeko lehen mailako gizonezkoen taldea Arratzainera. Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo ikastetxe ezberdinetako ikasleak etorri dira jokalariei harrera egitera, eta autobusa ikusi orduko emozionaturik ohikatu dituzte jokalari guztien izenak.

Entrenamendua hasi baino lehen, Billabona futbol taldeko gaztetxoenek bide ireki die jokalarie erditik igarotzeko eta jokalari gehienek txaloka eta bostekoa emanez agurtu dituzte. Ondoren, argazkia ateratzeko unea hartu dute Maite Izagirre Amasa-Villabonako alkateak, Mikel Elizegi Billabonako futbol taldeko arduradunak eta Realeko jokalariek. Opariak ere banatu dira elkarren artean. Realeko kapitaina den Asier Illarramendik, taldearen izenean, Realeko kamiseta oparitu dio Billabonako futbol elkarteari eta udalari, berriz, Realeko armarria duen oroigarria. Realeko taldeak ere jaso ditu opariek trukean. Billabonako futbol elkarteak, esaterako, bere armarria daraman oroigarria eta udalak Iñigo Aristegi artista donostiarrak eginiko oroigarria Amasa eta Villabona herri gisa elkartu zirela 400 urte bete direla erakusten duena.

Azkenik, entrenatzen hasi dira Realeko jokalariak. Denboraldiko azken entrenamendua izan da, eta eta ez dituzte falta izan gaztetxoenen oihuak. Gehienak Realeko kamisetarekin, aurpegia txuri eta urdin magortuta eta banderekin joan dira jokalariak ikustera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!