Garrantzia handiko hiru esparru landuko dituzte, hala nola; ekonomia, partaidetza eta komunikazioa. Bestalde, gazteen artean ekintzailetasun aktiboa uztartzen ere saiatuko dira. "Guztion proiektua izanik, guztion partehartzea estimatuko genuke. Anima zaitez zure ekarpenak eredu berriari ematera!", bertaratzeko gonbitea luzatu dute.
Ostiral arratsaldean, Txermingo Ikastolako jangelan emango zaio hasiera tertuliari 18:00etan. Bertaratzeko asmoa dutenei, maiatzaren 30a baino lehen konfirmatzea eskatzen diete antolatzaileek: 943 692 321 / zubimusu@ikastola.eus.
Pintxo Tertuliaren luzera 90 minutukoa izango dela aurreikusten dute eta haurren zaintza zerbitzua eskainiko da tarte horretan.