Ez erretzearen aldeko Instagrameko argazki lehiaketa

Aiurri 2019ko mai. 31a, 13:12

Tabakorik gabeko egunaren harira Tolosaldean osasun-arloan aritzen diren zenbait erakundek tabakoaren eta kalamuaren kontsumoa murrizteko helburuarekin hainbat ekintza ezberdin jarri dituzte martxan.

Ekimen horietako bat izan da Instagrameko argazki lehiaketa eta Maialen Rodas izan da saritua.

Sari banaketaz gain parte hartutako argazki guztien erakusketa ere eskaini dute, Erniobea eta Zubimusu hezkuntza zentroetako DBH 3ko ikasleentzako tailer hezitzaileak ere antolatu dira “Tabakoa-kalamua korapiloa” izenburupean. Bertan, substantzia horiek kontsumitzearen inguruan hausnartzeko  helburuarekin.

 AECC Gipuzkoa, Amasa-Villabona eta Tolosako udalak, OSI Tolosaldea, Asuncion klinika eta Tolosaldea-Goierriko Osasun saila koordinatuta ari dira lanean eskualdean, duela lau urtetik hona garatzen diren ekimenak sustatzeko. Nerabezarorako Prebentzio Mahaiaren testuinguruan antolatutako kanpaina da.

Azkenik, Tabakorik gabeko Munduko Egunean, kaleko ekintza bat ere egingo da, herritarrak tabakoa eta antzeko beste substantzia batzuk kontsumitzeak dituen arriskuez sentsibilizatzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!