Behar Zana elkartea, ospakizun betean

Ainhoa Arozena 2019ko eka. 1a, 09:21

Atzo arratsaldean ekin zitzaien Behar Zana elkartearen 73. urteurreneko ospakizunei. Erraldoi eta buruhandien kalejira, sagardo dastaketa nahiz bolo tiraldia izan ziren atzokoan. Gaur jarraituko du festak, besteak beste, pilota jaialdiarekin, elkarteko afariarekin nahiz danborradarekin. Bihar goizean errebote partida jokatuko da plazan.

Ekainak 1, larunbata
10:00 Xake txapelketa Behar Zana elkartean.10:00 Pilota eskolako haurren txapelketaren finala Beharzana pilotalekuan.
14:00 Pilota eskolako haurren bazkaria elkartean.
16:30 Pilota jaialdia: Neskak palaz, zesta punta eta eskuz binakako partidak Beharzana pilotalekuan.
20:15 Bazkideen afaria.
23:15 Danborrada herrian zehar.

Ekainak 2, igandea
09:00 Diana Loatzo musika eskolako Geronimo dultzaina taldearen eskutik.
11:00 Errebote partida: Behar Zana-Txost.
14:30 Gonbidatuen bazkaria elkartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!