Uztailaren 26ko Santiotako kontzertua aukeratzeko prozesua amaieran da

Aiurri 2019ko eka. 10a, 10:09

Uztailaren 26an izango da Santio jaietako Gazte eguna eta aurrera doa gaueko kontzertuko musika taldeak aukeratzeko prozesua. Gaur gauerdira arte, herritarrek proposatutako taldeak bozkatzeko aukera izango da, baldin eta disponibilitate eta aurrekontuaren inguruko baldintzak bete badituzte. Zortzi bandak osatuko dute zerrenda hori:

-THE POTES

-MODUS OPERANDI

-LION HEART

-EUPHORIC

-BAD SOUND SYSTEM

-McONAK

-KILIMAK

-ZE ESATEK

Bozkatzeko, bi baldintza bete behar dira:

-Amasa-Villabonan erroldatuta egotea.

-2005. urtean edo lehenago jaio izana.

Horretarako, mezu bat bidali behar da kontzertubozketa@gmail.com e-mailera, ondo-rengo datuekin:

-Bozkatzen duen pertsonaren izen-abizenak.

-Jaiotze-data.

-Bozkatu nahi duen taldearen izena (8 taldeko zerrenda horretatik).

Ez dira kontuan hartuko goian adierazitako datuak ez dauzkaten mezuak.

Pertsona bakoitzak zerrendako banda bakarra bozkatu ahal izango du, eta bi edo gehiago bozkatzekotan, lehenengoa bakarrik hartuko da.

Talde bat baino gehiago kontratatzeko dirua izatekotan, aukeratuko da, gehien bozkatua izan den taldeaz gain, ekintza honetarako ezarritako aurrekontuan sartzen den hurrengoa, betiere bozketaren emaitzaren ordenari segituz.

Bihar, ekainak 11, jakinaraziko dira bozketaren emaitzak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!