Bad Sound eta McOnak bandak arituko dira Santio jaietako kontzertuan

Aiurri 2019ko eka. 11a, 16:28
Argazkia: Bidean produkzioak.

Amasa-Villabonako Udaleko kultur sailak uztailaren 26ko kontzertuko bozketaren emaitzak jakinarazi ditu. Bad Sound taldea da irabazlea, 23 bozkarekin. McOnak bigarren, 21ekin. 65 bozka izan dira guztira. Ekonomikoki posible dela ikusita, gau horretan, bozka gehien jaso dituzten lehen bi bandek kontzertua eskain dezaten bideratzen ari dira antolatzaileak.

Hauxe bozketaren emaitza:

BAD SOUND                                       23 bozka

McONAK                                             21 bozka

ZE ESATEK                                         11 bozka

MODUS OPERANDI                             9 bozka

THE POTES                                          1 bozka

EUPHORIC                                           0 bozka

KILIMAK                                               0 bozka

LION HEART                                        0 bozka

 

Antolatzaileek eskerrak luzatu dizkie bozketan parte hartu duten herritar guztiei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!