Herri batzar irekia, EH Bilduren eskutik

Aiurri 2019ko eka. 11a, 19:17
EH Bilduko hautagaiak, maiatzaren 26an gehiengo osoz alkatetza eskuratu ondorenean.

Amasa-Villabonako EH Bilduk herri batzar irekia antolatu du bihar, ekainaren 12an, 19:00etan udaletxeko batzar aretoan. Bi gai nagusi landuko dira bertan:

1.- Hauteskundeen balorazioa.
2.- Udalari begirako lehen proposamenak.

Amasa-Villabonako EH Bildutik, batzarrean parte hartzeko deia luzatu diete joan zen maiatzaren 26an haiengan konfiantza jarri zuten herritar guztiei. "Fase berri baten atarian gaude, herritarrek alkatetzan eta udal gobernuan kokatu gaituzte eta ardura handia dugu geure gain. Baina aldi berean gogo eta ilusio izugarria dugu bestelako udal kudeaketa bat martxan jartzeko, askozaz ere irekiagoa, gardenagoa eta batez ere parte hartzaileagoa. Talde bikaina dugu udalean egin beharreko lanari berme guztiekin heltzeko eta hortara goaz!".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!