Lurgatz talde feministak I. Emakume Topaketa antolatu zuen larunbatean. Hainbat tailer burutu zuten goizean zehar eta Saharako emakumeek haima ere jarri zuten Berdura plazan, besteak beste, tea dastatzeko. Amasa-Villabonan bizi diren lurralde ezberdinetako emakumeek eginiko jakiak dastatu zituzten bazkaritarako eta arratsaldean, dantzaldi pribatua izan zuten Aljibean.