Santio jaietako pilota txapelketak, Behar Zana pilota taldearen eskutik

Aiurri 2019ko eka. 20a, 12:57

Aurtengoan ere, beste urtebetez, Santio festen baitan, nagusien mailako eskuz binakako txapelketa antolatuko du Behar Zana pilota taldeak.

Villabonako Bearzana pilotalekuan, astearte eta ostegunero arratsaldeko 19:00etan hasita hasiko dira partidak eta aurtengoan 20 bikotek hartuko hartuko dute parte.
Finalak, Santio jaietan, uztailaren 28an, igandez, jokatuko dira.
Sari nagusien artean, aipatu beharrekoa da txapeldunek Gabonetan jokatuko den VIII. Antton Pebet memorialerako txartela irabaziko dutela.
Lehen partidak ekainaren 18an jokatu ziren eta gaur iluntzean izango dira hurrengoak.
 
Torneo hauekin batera, datorren astetik aurrera frontenis banaka, pala gomaz binaka, eskuzko txapelketa herrikoia eta emakumeen pala txapelketak ere hasiko dira.
Beraz, gutzira sei txapelketa batera antolatuko ditu Behar Zanak eta guztien finalak Villabonako Santio jaietan jokatuko dira.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!