Manifestazioa ekainaren 26an, Biala orain! herritar taldeak deituta

Aiurri 2019ko eka. 21a, 13:01
Joan zen maiatzaren 11n Zizurkilen egin zuten elkarretaratzea.

Zizurkilgo ‘Biala orain!’ herritar taldeak manifestazioa deitu du ekainaren 26an, datorren asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan Joxe Arregi plazatik abiatuta. Zizurkildik barrena egunean 10.000 ibilgailu baino gehiago pasatzen dela salatu dute. Pasaera horrek sortzen duen kutsadura, osasun arazo eta arriskuen aurrean, saihesbidea egitea eskatzen dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!