Hassan Ait Chaou bigarren, Zumaiako Flysch trail lasterketan

Aiurri 2019ko eka. 24a, 11:57

Hassan Ait Chaou, iazko Zegama-Aizkorri lasterketan.

Sasoi bikainean aurkitzen da Hassan Ait Chaou korrikalari billabonatarra. Joan zen asteburuan T3T lasterketa irabazi bazuen eta ekainaren 3an Zegama-Aizkorri mendi lasterketa entzutetsuan lehen beteranoa izan bazen, asteburu honetan bigarren postua eskuratu du Zumaiako Flysch trail lasterketan. Oier Ariznabarretaren ondoren, bigarren lekuan helmugaratu zen, 03:43:12 denbora eginez, 42'23 kilometroko bidean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!