Erika Amundarain, itsas-zeharkaldietan trebe

Aiurri 2019ko eka. 25a, 13:53

Erika Amundarain eta Haigor Aranguren, frogako irabazleak.

Joan zen igandean, The Swimetek antolatuta, V. El Abra-Getxo itsas-zeharkaldian parte hartu zuen Erika Amundarain billabonatarrak. 145 parte hartzaileren artean 13. postuan helmugaratu zen eta lehen emakumezko absolutua izan zen, 29:19 denborarekin. 

 

Zeharkaldia 3.000 metrokoa izan arren, azkenean 2.300 metro egin zituztela jakinarazi du Erika Amundarainek. Lehenengo emakumezkoak abiatu zirela eta haien atzetik gizonezkoak, "hasieratik aurrena jarri eta trabesia guztia tiratu nuen bakar-bakarrik", adierazi du.
 
Emakumeen sailkapena:
1. Erika Amundarain 29:19 minutu
2. Karmen Pinadero 30:07 minutu
3. Iratxe Sobera 31:38 minutu
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!