Saharako haurren aldeko itsasontzi lasterketa

Aiurri 2019ko eka. 27a, 11:20

Uztailaren 19an 18:00etan izango da itsasontzi solidarioen lasterketa, Sacem-go zubitik Zubimusu zubira. 

2.000 itsasontzi solidario prestatu dituzte Zubimusu ikastolak eta Erniobe ikastetxeak Saharako haurren alde. Ekainaren 26tik uztailaren 19ra egongo dira eskuragarri ontziak Villabona-Zizurkilgo denda eta tabernetan, 2€ truke. Parte hartzaileen artean hainbat sari banatuko dira, besteak beste, afariak, bazkariak, “Kazalis” garagardoaren six-pack bat eta Anders Gallery-n tatuaje bat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!