Beertokiko kideek beren bigarren artisau garagardoa aurkeztuko dute Donostiako Gross Brewery garagardo-lantegian, 18:00etan. "Kazalis" izena Mikel Kazalis musikariaren omenez ipini dute. Anestesia, Negu Gorriak nahiz Kuraia taldetako musikaria da bera. Garagardoaren ezaugarriei dagokienean aurrekoa baino edanerrazagoa omen da oraingoa. Eneko Calvo Beertokiko kideak azaldu duenez, "iazkoa baino arinagoa da, fermentazio baxuagokoa eta Indian Pale Lager (IPL) estilokoa".
Iaz "Zappa" izeneko beren lehen artisau garagardoak eduki zuen arrakasta ikusita, aurtengoan bikoiztu egin dute kantitatea. Orotara, 2.000 litro ekoiztu dituzte.
Garagardo azokaren eta "Kazalis" garagardoaren informazio gehiago 542. Aiurri hamaboskarian argitaratuko dugu.