Oria merkatarien elkarteak antolatuta, omenaldi hunkigarria jaso dute eguerdian Arantxa eta Izaskun Amiano ahizpek, 35 urte eta gero, Kale Nagusiko Amaiur lurrin-denda itxi dutenean. Dantzari, txistulari, erraldoi, merkatari, Udaleko kide nahiz herritar ugarik hartu du parte ekitaldian.