2019/07/26 09:00

Herriko festak

Santio jaiak: Santa Ana eta gazte eguna

Santio jaiak: Santa Ana eta gazte eguna
Amasa-Villabona

09:00 Diana, Loatzo Musika Eskolako Jeronimo Dultzaina taldeak alaituta.

11:00 Patata tortilla lehiaketa 11-17 urtekoentzat, Txermingo ikastolan.

11:30 "Ezkontza-50. urteurrena" konpartsa, irteera eliza ataritik. Ostolaza, Ale eta Astiasaran trikitilariek alaituko dute goiza.

14:30 Gazteen bazkaria, Onddo plazan. Eguraldi txarrarekin, Txermingo ikastolan.

14:30 "Ezkontza-50. urteurrena" konpartsaren bazkaria, Ama Lurra plazan. Eguraldi txarrarekin, Berdura plazan.

16:00 Bola tiraldia haurrentzat, Behar Zana elkarteko bola taldearen eskutik, Olaederran.

17:00 Haur parkea, Arroan.

17:30 Gazteen poteo-kalejira Orkestra Nazionalarekin, Errebote plazatik abiatuta.

18:00 "Ezkontza-50. urteurrena" konpartsaren kalejira Pasai txarangak alaituta, Ama Lurra plazatik abiatuta.

20:00 Eresargi abesbatzaren eta Oskarbi musika taldearen emanaldia, Gurea antzokian.

00:00 Rock kontzertuak: Bad Sound eta McOnak taldeak, Errebote plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!