Erika Amundarain bigarren, Debako Itsasmila zeharkaldian

Aiurri 2019ko uztailaren 8a

Erika Amundarain igerilari billabonatarrak bolada ezin hobean jarraitzen du. XII. Debako Itsasmila zeharkaldian hartu zuen parte atzo, –uztailak 7–, eta 1.900 metroko itsas-zeharkaldian bigarren emakumea izan zen.

Hauexek lehen hiru emakumeen denborak:

1.- Andrea De La Hera: 21' 42"
2.- Erika Amundarain: 25' 03"
3.- Leire Ceciaga: 25' 09"
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!