Sara Iriartek Elorrioko Trikitilari Gazteen Txapelketa irabazi du

Aiurri 2019ko uzt. 9a, 14:33

Uztailaren 7an ospatu zen Trikitilari Gazteen Txapelketa Elorrion. Sara Iriarte billabonarrak eta Ane Etxezarreta olaberriarrak jantzi dute txapela.

Sara Iriartek adierazi duenez, "oso gustura gaude. Anek eta biok nabari dugu geroz eta maila altuagoa dagoela txapelketetan". Helburua disfrutatzea dela gehitu du.

Txapelketaren ostean afaltzera joan ziren lorpena ospatzera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!