Santioak 2019

Santiotako Kros Herrikoia uztailaren 25ean

Aiurri 2019ko uzt. 10a, 11:29
Artxiboko irudia. 2018ko Kros Herrikoia.

XXXIX. Kros Herrikoia ospatuko da Santio egunean, Zunbeltz elkarteak antolatuta. Izen-ematea doakoa da, eta egunean bertan edota herri krosaren webgunean eman daiteke.

Kategoriak eta irteera orduak:

Benjaminak (2009-2010):
10:30 Buelta txiki bat Zunbeltz inguruko ibilbidean.

Alebinak (2007-2008):
10:45 Bi buelta txiki Zunbeltz inguruko ibilbidean.

Infantilak (2005-2006):
11:00 Buelta bat ibilbide nagusiari.

Kadeteak (2003-2004):
11:00 Buelta bat ibilbide nagusiari, 2,5 km.

Jubenilak (2001-2002):
11:00 Bi buelta ibilbide nagusiari 5 km.

Proba nagusia eta beteranoak:
11:00 Hiru buelta ibilbide nagusiari 7,5 km.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!