Eskuz binakako Santio Txapelketako finalerdia jokatuko da arratsaldean

Aiurri 2019ko uzt. 16a, 12:13

Egiguren-Esnaola eta Lertxundi-Aranalde bikoteek jokatuko dute partida Bearzana pilotalekuan, 19:00etan. Partida horren aurretik, Behar-Zanako kadeteen arteko lagunarteko partida jokatuko da: Juanena-Aranburu / Olasagasti eta Jauregi.

Ostegunean, uztailaren 18an, jokatu da beste final-erdietako partida: Urmeneta-Elizegi / Adonis-Aranguren.

Finalak uztailaren 28an jokatuko dira, eta eskuzko partidez gain, emakumezkoen palako eta gomazko palako finalak ere jokatuko dira. Azken urteetan bezala, Santio Torneoko irabazleek Gabonetan jokatuko den Antton Pebet Memorialean jokatzeko zuzeneko txartela eskuratuko dute.

Santio jaietako txapelketa gehiago
Behar-Zana elkarteak, nagusien mailako txapelketaz gain, eskuz binaka txapelketa herrikoiko, frontenis banaka eta aipaturiko txapelketak antolatu ditu Santio jaiei begira. Txapelketa horien final-erdiak ere aste honetan izango dira:

  • Eskuz binaka herrikoia, Olaederra frontoian: Final-laurdenak, uztailak 16, asteartea. Final-erdiak uztailaren 18an, 18:30ean.
  • Frontenis banaka, Olaederra frontoian: Final-laurdenak, uztailak 15-17. Final-erdiak uztailaren 19an, 18:30ean.
  • Emakumeen pala, Bearzana frontoian: Final-erdiak uztailak 19, 18:30ean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!