Irrintziren XXIII. Garagardo azoka harrera beroarekin doa aurrera

Ainhoa Arozena 2019ko uztailaren 20a

Ostegunean zabaldu zuten Irrintzi elkartearen XXIII. Garagardo azoka, eta ohi denez, erantzun bikainarekin doa aurrera. Jan eta edatekoez gain, giro paregabea ziurtatuta egoten da bertan. 

Elkarteko kide eta laguntzaileak buru-belarri ari dira lanean; esker oneko lanean aritu ere, azoka jendez gainezka egon baita orain arteko bi egunetan. Bihar gauean (uztailak 21)  itxiko ditu ateak. Bitartean, gaur eta bihar, arratsaldeko 18:00etatik aurrera zabalik egongo da Txermingo Zubimusu ikastola azpian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!