- Eraso sexista fisikoa edo/eta berbala izan dela ikusten baduzu, erasoa jasaten ari denarengana jo eta laguntzarik behar duen galdetu.
- Lehentasuna duen kontua da. Hortaz, utzi une horretan egiten ari zarena eta erasoa jasaten ari den emakumeari egin kasu.
- Lasai egon daitekeen lekura eraman eta laguntza eska dezakeela esan. Arreta handiz entzun eta ez jarri zalantzan esaten duena.
- Erasotzailearekin hitz egin eta argi utzi ez dela eraso sexistarik onartzen gure herrian.
- Ez utzi erasotua izan den emakumea bakarrik, eta beharrezkoa izanez gero, lagundu dagokion lekura.
- Eraso sexuala bada jakinarazi ez duela arropa aldatu behar, ezta burua garbitu ere. Aho bortxaketaren kasuan, ez duela jan edo edan behar erasotzailea identifikatzeko eta zigortzeko frogak desagerrarazi daitezke eta.
- Gerta daiteke emakumeak une horretan ezer ez egitea erabakitzea edo ez jakitea zer egin nahi duen.
Laguntzarako telefono zenbakiak
- Udaltzaingoa:943 693 980.
- Sos deiak: 112.
- Ospitalea: 943 007 000.
- Gipuzkoa larrialdiak: 943 224 411.
- Eusko Jaurlaritza: 900 840 111.
- Lurgatzeko telefonoa: udaltzaingoan.