Fronteniseko txapelketara Mikel Otaño eta Julen Huitzi sailkatu dira; eta eskuz binakako txapelketara, berriz, Karrera-Nazabal eta Iguaran-Otegi. Iaz ere bi bikote horiek jokatu zuten finala eta Iguaranek eta Otegik jantzi zuten txapela.
Txupinazoaren aurretik jokatuko dira Santiotako fronteniseko eta eskuz binakako txapelketak Behar Zana elkartearen eskutik, Olaederra kiroldegiko frontoian. 16:00etan hasiko da fronteniseko finala eta jarraian eskuz binakakoa.