Bigarren finala, pala gomaz binaka izango da. Hauxek bi bikoteak: Otaño-Loitegi eta Ayerza-Luixa.
Hiurgarren finalean eskuz binaka nagusiek jokatuko dute federatu mailan. Guztira, 20 bikotek hartu dute parte eta finalean sailkatu dira Adonis-Aranguren (Zazpi Iturri-Amezketa) eta Urbieta-Esnaola (Behar Zana). Txapela janzten duen bikoteak gabonetako elite torneoko VIII. Antton Pebet memorialean jokatzeko aukera izango du.