Santioak 2019

Fleming Herri Eskolak zenbait ekintza antolatu ditu Santio jaietarako

Aiurri 2019ko uzt. 24a, 12:45

Errebote plazan txosna jarri du Fleming Herri Eskolak aurtengoan ere, 17:00etan irekiko da. Jaietako egun guztietan irekiko da 16:00etatik 00:00etara. Terraza ere badu, eta bertan pintxoak, edariak, kafea edota goxokiak dastatu daitezke.

Egitaraua:

Uztailak 24, asteazkena17:00 Txosnaren irekiera.
18:00 Txupinazoa Fleming Herri Eskolako Aniztasunean Lagun boluntario taldearen eskutik.

Uztailak 25, osteguna
17:00etatik aurrera gazta bat etxera eramateko aukera egongo da zenbat pisatzen duen asmatuz gero.
17:30 Henna tatuajeak.

Uztailak 26, ostirala
GAZTE EGUNA
19:00 Entzierroa haurrentzat karretoi zezenekin.
19:00etatik aurrera mozorro pintxo-potea. Gaiak: natura eta ezkontza.
*Arratsaldean zehar photocall-a egingo da.

Uztailak 27, larunbata
ERROMERI EGUNA
18:00 Talo tailerra haurrentzat Ekotalok gidatuta. Jarraian talo tailerra helduentzat.
*Izen-ematea 17:00etan.

Uztailak 28, igandea
FLEMING EGUNA
17:00 Ibai magoaren ikuskizuna haurrentzat.
18:00 Bingoa familian.
19:00 DJ Gatxet.

Uztailak 29, astelehena
16:30 Zirku tailerra eta aurpegi margoketa.
17:30 "Fleming coctail" haurrentzat.

Uztailak 30, asteartea
KUADRILLEN EGUNA
Arratsaldean zehar photocall-a.

Uztailak 31, asteazkena
19:00 Toka eta txapel jaurtiketa txapelketa haurrentzat eta helduentzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!