Santiotako frontenis txapelketan Mikel Otañok jantzi du txapela 13 eta 22ko markagailuarekin Julen Huitziren aurka. Eskuz binakako txapelketan lehia estua izan da. Nazabal eta Karrera bikoteak aurretik zihoazen, baina horiek 20. tantora iritsi direnean Iguaranek eta Otegik abantaila hartu eta 22raino heldu dira. Bitartean, Errebote plazan gaztetxoen futbitoko finala ospatu da.