Eliza atarira igotzeko eskaileratan bidea ireki diete Pedro Yarza "Besamotza" pertsonaiaz mozorrotuta. Ondoren, mezaren parodia antzeztu dute, apaizarekin. Arroza jaurti ostean, argazkia atera dute denok elkarrekin eta herrian barrena ibili dira aguazila aurretik zihoalarik.
Bazkaria Berdura plazan dute euriagatik eta orotara 100 lagun elkartu dira. Mahaia ere loreekin apainduta dago, senar-emazteak, haurra eta gertukoak erdiko mahaian eta gonbidatuak alde banatako mahaietan. Kalejira 18:00etan hasiko dute Pasai txarangaren konpainian.