Santioak 2019

Santio jaietan ondo pasatzeko aukera eduki dute herriko umeek eta gazteek

Aiurri 2019ko uzt. 26a, 21:56

Gazteek arratsaldeko lauetan Behar Zana elkarteak antolatutako bolo tiraldian parte hartzeko aukera izan dute. Gazte ugari gerturatu dira boloen modalitate hau probatzera. Ondoren, bostetan Olaederran ateak ireki dituzte puzgarrietan jostatzeko, euria ari zuela eta. Arratsalde ederra pasa dute, umeek zein gurasoek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!