Santioak 2019

Aldaketak euriagatik Erromeria egunean

Aiurri 2019ko uzt. 27a, 11:11

Udaleko kultura sailetik jakinarazi dutenez, hainbat aldaketa izango dira gaurko (uztailak 27) festetako egitarauan, egun osoan zehar euria iragarrita dagoenez.

Batetik, Santiotan Kantari kantujirako goizeko saioa Errebote plazan izango da 12:30ean. Musikariak eta pantaila eszenatokian egongo dira. Bazkaria, Amalurra plazan beharrean Bearzana pilotalekuan izango da eta arratsaldeko saioa 18:15ean eskainiko dute, Txermingo ikastola azpian.

Bestetik, Erromeria eguneko arratsaldeko ekintza guztiak eta bertso saioa ere Txermingo ikastola azpian izango dira. Gaueko ondorengo ekintzak, berriz, Errebote plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!