18:00ak inguruan iritsi dira "Santiotan Kantari" kantujirakoak Txerminen eta ordubeteko saioa eskaini dute kantatzen eta dantzan. Geratzen den arratsaldea Agurtzane eta Ion Elustondo trikitilariak alaituko dute, sagardoa eta pintxo dastatzen diren bitartean Oinkari dantza taldearen eskutik.