Gaitzespen agerraldia egin du Villabonako Udalak hildakoen senide, lagun eta txirrindularitza munduko zenbait ordezkariz lagunduta

Aiurri 2019ko uzt. 29a, 21:48

Villabonako udalak auzi honetan herri-akusazio gisa aurkeztea erabaki du.

2018ko ekainaren 28an Leon probintzian, gidari batek Donejakue bidea bizikletaz egiten ari zen bikote bat eta semea harrapatu eta ihes egin zuen. Egun, epaileak gidaria behin-behineko askatasunean utzi du. Horren harira, Villabonako bozeramaile batzordeak egindako presazko bilkuran, aho batez erabaki da auzian herri-akusazio gisa aurkeztea. Udaleko ordezkariek epaiketa ahalik eta azkarren egitea aldarrikatzen dute, familia eta lagunei samin gehiago ez eragiteko. Horrez gain, Nerea, Jose Carlos eta Orats-en familia eta lagunei elkartasun osoa eskaini die Udaleko ordezkariek.

Prentsa agerraldiaren ostean, elkarretaratze jendetsua egon da Erreboteko Plazan familia, lagunak, txirrindularitza munduko zenbait ordezkari eta herrikideez lagunduta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!