2019ko Santio jaien azken kalejira izan da erraldoiena, buruhandiena eta ipotxena. Besamotza konpartsaren bitartez, Errebote plazatik abiatu eta herrian barrena joan dira txikienen oihu artean. Loatzo Musika Eskolako txistulari taldeak alaitu du kalejira.